El Boulevard eta El Corte Ingles saltokiak blokeatu dituzte
"Kontsumo basatia blokeatu" lelopean gazte eta mugimendu feministako kideek Gasteizko bi saltoki handiak geldiarazi dituzte eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia luzatu dute.
Ekimen bateratua burtu dute Gasteizko Gazte Greba Komiteko kideek eta mugimendu feministako kideek: minutu batzuetan zehar El Boulevard eta El Corte Ingles saltokiak blokeatuz. La paz kaleko El corte Inglesean eskailera mekanikoak geldiarazi dituzte gazteek. El Boulevardean, berriz, mugimendu feministak karroekin geldiarazi du saltoki handia. Pankarta handi bat ere eskegi dute barrukaldean.
🔴AZKEN ORDUA | El Corte Ingles saltokiko eskailerak blokeatu ditu gazte talde batek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrera deituz pic.twitter.com/eO65IM6Hpd
— Hala Bedi (@halabedi) January 10, 2020
Ertzaintza bertaratu da El Corte Inglesera eta eskailerak blokeatzen zeuden hiru gazte identifikatu ditu.
Urtarrilaren 30erako Greba Orokorrerako deia luzatu dute ekimenetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!