Congrés d’habitatge | Etxebizitzaren problematika Katalunian
Itsaso eta Maialen Congrés-ean izan dira, eta gako interesgarriak ekarri dizkigute.
Urteak dira Katalunian etxebizitzaren auzian sakon sartuta dabiltzala hainbat eragile. PAH, PAHC, Sindicat de barri, Sindicat d’habitatge, askotarikoak izan dira erabilitako formulak, baina antzekotasun handiak ere badituzte. Etxebizitza beharretik abiatuta komunitate politikoa eratu dute, kolektiboa den arazo honi kolektiboki erantzuteko.
Azaro erdialdean “Congrés d’habitatge” burutu zuten Bartzelonan, eta Katalunia osoko kolektiboak elkartu ziren bertan, mugimendua gorpuztu eta artikulatzeko asmoarekin. Maialen eta Itsaso Gasteizko Alde Zaharreko eta Errekaleorreko bizilagunak dira, hurrenez hurren, eta bertan egon ziren, Kataluniako esperientzietatik ikasten. Han ikusitako gakoak gurera ekarri dituzte orain.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!