Bihar irekiko ditu ateak Gasteizko herri dendak
Gasteizko herri mugimenduaren azokak bihar arratsaldeko 20:00etan zabalduko ditu ateak. Eragile desberdinen materiala egongo da bertan eskuragarri urtarrilaren 6a bitarte.
Betse urte batez, gabon sasoiarekin bat eginez, Gasteizko Herri Dendak ateak zabalduko ditu. Inagurazioa bihar arratsaldeko 20:00etan egingo dute, Kutxi kaleko 71. zenbakian. Urtarrilaren 6a arte egongo da zabalik, astelehenetik ostegunera 17:30etatik 21:00etara, ostiraletan 17:30etatik 22:00etara, larunbatetan 11:30etatik 15:00etara eta 17:30etatik 22:00etara eta igandetan 11:30etatik 15:00etara.
Urtero haziz doan ekimena da Herri denda eta geroz eta gehiago dira bertan parte hartzen duten eragileak: Berriztuz, AHT Galditu, Ongi etorri errefuxiatuak, Hemendik Harantz, Auzolana Pilotalekua, Herri Txikiak Bat, Sare, Gure Esku, Askapena, Bilgune Feminista, Etxerat, Gasteizko Gaztetxea, Ernai, Txosna Batzordea, Mirentxin, Errekaleor eta Hala Bedi.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!