Eserialdia burutu dute Garbialdiko langileek Txagorritxuko ospitalean
Garbialdiko langileek premiazko bilera bat exijitu diote Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzari, Garbialdik zerbitzu orduak murriztu nahi dituela jakin ostean.
Gaur goizean eserialdia burutu dute Garbialdiko langileek Txagorritxuko ospitaleko administrazio bulegoetan Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzarekin bilera eskari bat erregistratu ostean. Premiazko bilera zehaztea exijitu diote zuzendaritzari.
Garbialdi enpresako langileak ESI Arabako Osasun Zentroetako garbiketaz arduratzen dira. Bilera eskaera aldebakarrez burutu dute Garbialdik hartutako erabaki “larri” baten ondorioz, LABek azaldu duen bezala. Enpresaren erabaki honen ondorioz, goizeko txandak kendu eta Gasteizko Osasun Zentro gehienetan zerbitzu orduak murriztu nahi dituzte.
Zerbitzu orduen murrizketaren aurrean langileak “ez direla geldirik egongo” adierazi dute eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte hurrengo egunetarako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!