Mirari Ullibarri (Olarizuko Gazte Asanblada): “Auzoa berpiztu nahi dugu, dagoen errealitatea irauliz”
Gaur emango diote hasiera azaroko egitarauari Potxi tabernako kontzertuekin.
Aurreko hilabetean Olarizuko Gazte Asanbladak “Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen” dinamika aurkeztu zuten, auzoak bizi duen prekarizazioari aurre egiteko eta auzoa berpizteko helburuaz.
Gaur hasiko da azaroko egitaraua eta horren inguruan hitz egiteko Olarizuko Gazte Asanbladako kidea den Mirari Ullibarri izan dugu Hizpidean. Asanbladaren helburu eta erronkez mintzatu da eta azaroako egitaraua aurkeztu digu.
-
Hizpidea: Mirari Ullibarri (Olarizuko Gazte Asanblada): "Auzoa berpiztu nahi dugu, dagoen errealitatea irauliz"00:05:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!