Auzo bizi baten alde, prekarietatea borrokatuko du Olarizuko Gazte Asanbladak
Gaur eguerdian aurkezru du Olarizuko Gazte Asanbladak "Ez utzi hiltzen, gazteok auzoa perpizten" dinamika. Auzoak bizi duen prekarizazio prozesuaren aurka borrokatuko dute.
Gaur eguerdian Olarizuko Gazte Asanbladak Hegoaldeko gizarte etxean gauzatutako prentsaurrekoan “Ez utzi hiltzen, gazteok auzoa berpizten” dinamika aurkeztu du. Honen bitartez, auzoaren egoera irauli ez ezik bizilagunei aukera berriak ere eskaini nahi dizkiete.
Dinamika “Olarizu RIP” deituriko moskeo kanpaina baten bitartez hasi zen, honetan “auzoa hiltzen ari zarete” edota “auzoa hiltzen ari da” pankartez gain, portaletan jarritako eskela sinbolikoak ere ikusi izan dira auzoan zehar.
AUZOA HILTZEN ARI DIRA!!! pic.twitter.com/GwGJUWLaVt
— Olarizu RIP (@OlarizuR) September 18, 2019
Kanpainaren helburua auzoak bizi duen prekarietatea salatzea da, horren adibide garbiak dira, komertzio txiki zein tokiko merkatuaren suntsiketa aurrera eramaten ari dela Carrefour edota Mercadona bezalako multinazionalen eraikuntzaren bitartez. Horrez gain, gazteek joko aretoak edota drogaren gorakadaren zuzeneko ondorioak pairatzen dituzte ere. Guzti gorro aurre egiteko antolatu dira.
Bukatzeko, dei egiten diote auzokide orori hurrengo deialdietan partehartzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!