Hala Bedi irratiak ikasturteko programazioa aurkeztuko du larunbatean
Larunbatean 2019-2020 ikasturteko parrilla aurkeztuko du Hala Bedi irratiak, Hala bedi tabernan eskainiko duen bi orduko zuzeneko emisioan. Zazpi irratsaio berri egongo dira ikasturte hobetan entzungai, orotara 38 irratsaio propio.
Larunbatean, eguerdiko 12.00etan, 2019-2020 ikasturterako programazioa aurkeztuko du Hala Bedi irratiak, Aiztogile kaleko Hala Bedi tabernatik eskainiko duen zuzeneko emisio berezian. Gonbidatuz betetako saioan, parrilla berriaren nondik norakoak aurkeztuko dira.
Ohiko magazinetaz gain (Suelta la Olla, Hizpide eta Zebrabidea) 38 irratsaio propio ekoiztuko ditu Arabako irrati libreak ikasturte berrian zehar, horietatik zazpi programa berriak izango dira: Alakatu, Joan zikutara, Etxean Jaus, Klask!, Kontrapas, La conquista del punk eta Zuretzako mezua. Larunbateko aurkezpena programa hauek gertutik ezagutzeko aukera egongo da.
Hala Bedi irratiaren bi kateetan egongo dira edukiak entzungai: Hala Bedi Bat-en kate elebidunean (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan)
eta Hala Bedi Bi-n, euskara hutsezko katean (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan)
38 irratsaioetatik 13 programa euskaraz eskainiko ditu irratiak, 24 gaztelaniaz eta azken programa bat galegoz. gure katean. Gainera Arrosa sareari esker Euskal Herriko beste irrati batzuetan ekoitzitako 13 irratsaio ere entzun ahal izango dira Hala Bediren uhinetan.
Muinoko Hotsak ere ikasturte berriari heltzeko prest
Hala Bedik parrilla aurkezten duen egun berdinean, Muinoko Hotsak ekimenak ere ikasturte berriari hasiera emango dio Gasteizko Gaztetxean antolatutako Dupla eta Mocker’s taldeen kontzertuarekin. Muinoko Hotsak-eko lagunek bigarren kontzertu bat ere iragarri dute dagoeneko; azaroaren 22an Izaki Gardenak eta Occhi Di Farfalla bandak elkartuko dira Gaztetxeko oholtzan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!