Urriaren 12an ospatzeko ezer ez dagoela aldarrikatu dute
"Red de Mujeres migradas y racializadas de Euskal Herria-k" elkarretaratzea burutu zuen larunbatean, urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna, ezer ez dagoela ospatzeko aldarrikatzeko.
General Loma kalean elkartu ziren larunbatean dozenaka lagun, “Red de Mujeres migradas y racializadas de Euskal Herria-k” egindako deiladiarekin bat egiteko. Bertan, urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna, ezer ez dagoela ospatzeko aldarrikatu zuten.
Hispanitatearen Egunean 1492ko urriaren 12an hasi zen eta 80 milioi hildako eragin zituen genozidia goraipatzen dela gogorarazi zuten elkarretaratzearen deitzaileek. 500 urte geroago Europak “modelo kolonizatzaile” berdina jarraitzen duela gaineratu dute, baita herri indigenen aurkako sarraskiak aurrera jarraitzen duela ere.
Honen aurrean, herrien erresistentzia goraipatu dute, memoriarako eta elkartasunerako egun bezala aldarrikatuz urriaren 12a.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!