Iñigo Robredo (CUP): “Herriari jarraitzen dagoelako onartu du JxCatek desobedientzia, atzean ez gelditzeko”
CDRetako kideen atxiloketak, desobedientzia eta amnistia onartzea Parlamentean, espainiar estatuko hauteskundeetara aurkezteko erabakia, besteak beste, hizpide.
Aste mugitua izan da hau Katalunian, eta are gehiago CUP alderdiaren inguruan. CDRetako 7 kide atxilotu eta kartzelaratu dituzte, Guardia Zibilaren esku-hartze eta presio salaketa artean. Kataluniako Parlamentuak hainbat ebazpen onartu ditu, haien artean desobedientzia zibil eta instituzionala zilegia dela, amnistia eta autodeterminazio eskubidea aitortzen dituela, eta Guardia Zibilak Kataluniatik Ospa egiteko eskaera. Bestalde, CUP alderdia Espainiar Estatuko hauteskunde orokorretara aurkeztuko da, bere historian lehen aldiz, eta duela 6 hilabete kontrakoa erabaki eta gero.
Guzti honetaz hitz egin dugu CUPeko kidea den Iñigo Robredorekin, gaur Hizpidean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Robredo (CUP): "Herriari jarraitzen dagoelako onartu du JxCatek desobedientzia, atzean ez gelditzeko"00:19:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!