CDR-en aurkako polizia-operazioa salatzeko elkarretaratzea egin dute
Askapenak deituta, dozenaka lagun elkartu dira Andra Mari Zuriaren plazan.
Astelehen goizaldean hamar pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak Herrialde Katalanetan. Europa Press agentziaren arabera, Guardia Zibilaren operazioa “bortxazko ekintzak prestatzen ari ziren independentisten” aurkakoa da, eta atxilotuak Errepublikaren Defentsarako Komiteekin (CDR) lotura lukete.
Operazioa Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen eta 500 bat Guardia Zibilek parte hartu zuten operazioan.
Etxeetako batean behintzat Guardia Zibila burua estalita eta atea apurtuz sartu zen, Directa hedabideari lekukoek adierazi ziotenez.
Testuinguru honetan, Askapena erakunde internazionalistak elkarretaratzea burutu du, dozenaka lagun elkartu dira Andra mari Zuriaren plazan Katalunian jasotako azken polizia operazioa salatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!