Julen Larrañaga (Garabide): “Herri asko gu duela 60 urte bezalako egoeran daude, motibazio eta ilusioz gainezka”
"Hizkuntza gutxituak: Iraun ala bizi" Mahai inguru sortaren lehenengo atala gaur, Oihaneder euskararen etxean.
Hizkuntza lankidetzan jarduten duen Garabide GKEak antolatuta, “Hizkuntza gutxituak: Iraun ala bizi” mahai-inguru sorta burutuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Lehen atala gaur bertan, irailaren 24an izango da 19.00etan, eta euskararen biziberritze prozesuaren historia ezagutzeko aukera izango dugu bertan. Aurrerago, beste hizkuntza batzuen egoerak ezagutu eta hizkuntza gutxituen erronkak zehazteko aukera izango da hurrengo mahai-inguruetan.
Julen Larrañaga Garabideko kidea izan dugu gaur gurean, Garabideren inguruan hitz egiteko eta mahai-inguru sorta aurkezteko. Mundu osoko hizkuntza gutxituetako komunitateekin lan egiten dabiltza, eta urrian ere, urtero bezala, hainbat herrietako kideak etorriko dira Euskal Herrira, hizkuntza gutxituen borroka esperientziak partekatzeko. Euskararen biziberritze prozesutik besteek ikasi dezaketenaz eta beste kulturetatik guk ikasi dezakegunaz aritu gara Julen Larrañagarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Julen Larrañaga (Garabide): "Herri asko gu duela 60 urte bezalako egoeran daude, motibazio eta ilusioz gainezka"00:15:10
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!