Ziogitiako Euskal Jaiak Mairuelegorretako kobak musikaz bete zituen
1963. urtean jaio zen Mairuelegorretako jaiaren beste edizio bat ospatuko zuten igandean Gorbeia magaleko kobetan.
Irailaren 8an ospatu zuten Zigoitiako Euskal Jaiko edizio berri bat. Bertsolariek, Olatz Salvadorrek eta Oketa Alai dantza taldeak girotu zituzten Mairuelegorretako barrunbeak. Arratsaldean Bengolarran jarraitu zuen jaiak herri bazkaria eta Trikizio erromeriaren kontzertuarekin.
Argazki galeria: Elena Mota
Mende erdi euskal kultura sustatzen
Euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin, 1963. urtean Manuel Iradier Txangolari Elkarteak, espeleologo ugarirekin batera, lehen Euskal Jaia antolatu eta ospatu zuen Mairuelegorretako kobetan. Urtez urte, jaia indartzen joan zen baina honen fama ez da soilik antolatzaileen ardura. Hain ezaguna izatearen ardura, neurri handi batean, garai hartako errepresioak dauka. Euskal Jaiak errepresio gogorra jasan behar izan zuen Estatu Frankistaren partetik. Hala ere, urtez urte, oztopoz oztopo eta belaunaldiz belaunaldi bizirik mantentzea lortu dute.
Gaur egun, oraindik ere, bizirik dago. Oso bizirik: antolatzaileek bereak eta bi egin behar dituzte Gorbeia magalera hurbiltzen diren herritarrak kobazuloetan sartzeko. Askotan, ordea, ez dago lekurik eta hauetako asko kanpoan geratu behar dira. Hori dela eta, igandeko ediziora ere denboraz joatea komeni da.
Azken urteotan bi asteburuz luzatzen den jaia bihurtu da Zigoitia Euskaraz. Lehenengo asteburuko larunbatean tradizio bihurtu den bizikleta martxa burutzen dute eta igandean meza euskaraz egiten dute herrian. Koba baten barruan hasi zena, herrira, eskualdera eta herrialdera zabaldu da.
«Lantalde nagusiak gidaturiko zeozer da Zigoitia Euskaraz, baina herri osoak erantzuten du». Hala ere, gazteen presentzia indartzea beharrezkoa ikusten dute antolakuntzatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!