Saharari Kantari egitasmoaren aurkezpena
Jesus Garay Zebrabidea saioan izan da Mendebaldeko Sahara gaia duen Saharari Kantari musika lehiaketa eta jaialdiari buruz hizketan. Apirilaren hasiera arte aukera emango dute egitasmoan parte hartzeko, musika proposamen bat bidaliz. Talde parte-hartzaileek edo bakarlariek Mendebaldeko Saharari buruzko kanta argitaragabe bat aurkeztu beharko dute, lehiaketaren oinarrietan ezarritako epean. Kantaren hitzek zein musikak artistek beraiek sortuak izan beharko dute. Kantak gaztelaniaz, euskaraz, hassaniaz edo hiru hizkuntzak nahastuta aurkeztu ahal izango dira.
Musika sorta guztiaren artean lehiaketa modukoa egingo dute, irabazle batzuk izendatuz. Maiatzaren 20an aurkeztuko dute Gasteizen bertako gazteek egindako musika, eta ospatuko dute Saharekiko elkartasuna. Talde irabazleak edo bakarlari irabazleak saharar herritar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatuko du, 2013ko FISAHARA Saharako Zine Jaialdiaren baitan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!