Kontzertu gehiago konfirmatu dituzte Gasteizko Txosnek
Aurten abuztuaren 2an irekiko da Txosnagunea.
Gero eta gutxiago falta da abuztuaren 2a iristeko. Bai, abuztuaren 2an, ostiralean, irekiko dira aurten Gasteizko Txosnak, Zeledon jaitsi baino 48 ordu lehenago. Beraz, zortzi gau ezberdinetan egongo da irekita txosnagunea eta behin betiko egitaraua aurrerago emango dute jakitera.
Sareetan azaldu dutenez, aurten ere jai herrikoi, euskaldun eta parekideen aldeko apostuan berretsi dira kolektibo ezberdinak.
Zentzu honetan, txosnagunean egongo diren kontzertuak iragartzen hasi dira jada antolakuntzatik. Besteak beste, Banda Lehiaketa irabazi zuen Tara taldea egongo da kanpusean kokatuta egongo den gunean.
- Tara
- Mafalda
- DJ Komando Klitorix
- The Baboon Show
- DJ Elepunto
- Trikoma
- Nerabe
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!