Leire Sanjurjo (Aiaraldea Euskalgintza K.): “Hizkuntza eskubideak urratzen dira instituzioetan”
Aiaraldeako Euskalgintza Kontseiluak Udal Hauteskundeei begira “Ez, we can’t” kanpaina jarri du martxan, instituzioei euskararen arloan eskakizun batzuk aurkezteko. Sinadura kanpaina ere jarri dute martxan babesak biltzeko, hemen hartu daiteke parte.
Euskalgintza Kontseiluko Leire Sanjurjorekin hitz egin dugu Hizpidean. Instituzioei egindako eskakizunak azaldu dizkigu berak (hautagaiak euskaldunak izatea, kanpainak euskaraz ere egitea…) eta horretarako martxan jarri duten kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Sanjurjo (Aiaraldea Euskalgintza K.): "Hizkuntza eskubideak urratzen dira instituzioetan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!