Zubitik eskegi ziren AHTaren aurkako kideen eta Hala Bediko kide baten aurkako epaiketa asteazkenean
Asteazken goizen Arabako epaitegietan AHT-aren aurkako ekintzaile batzuk eta Hala Bediko korrespontsal baten aurkako epaiketa izango da. Ekintzaileak Gasteizko Boulevarrean dagoen zubi baten pankarta batekin eskegi ziren.
Ekintza horren berri emateko Hala Bediko korrespontsala bidali zen. Korrespontsal lanak egiten zegoela Ertzainek oso modu oldarkorrean atxilotu zuten. Nahiz eta behin eta berriz esan kazetari lanetan zegoela ez zioten jaramonik egin. Hala Bediko korrespontsal Gorkaren hitzak:
ENTZUN: {audio}100511kore.mp3{/audio}
Epaitegietatik kartzela zigorra eskatzen zaie atxilotuei. Asteazkenean, maiatzaren 12an, goizeko 9etan epaitegi aurrean enkartelada egongo da inputatuei elkartasuna adierazteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!