Euskal presoen aldeko manifestazioaz eta Nicolas Maduroren kargu hartzeaz
Gaur, Izaskun Goienetxea eta Iñigo Cabieces izan ditugu Hizpideko tertulian. Alde batetik, Orain Presoak dinamikak eta Bakegileek urtarrilaren 12rako deitutako mobilizazioen inguruan hitz egin dugu, presoen egoeraz eta konponbideez. Bestalde, Nicolas Madurok Venezuelako presidentetza kargua hartu izanaz hitz egin dugu, polemika artean eta eskuineko gobernuak dauzkaten herrialdeen aurkakotasunarekin hartu baitu postua bigarrenez Madurok.
Gai guzti hauek entzungai, Hizpideko tertulian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!