Gasteizko Euskaraldia-ren esperientzia jasotzen duen dokumentala aurkeztuko dute
11 baino +: Has Gasteizen euskaraz bizitzen dokumentalaren estreinua urtarrilaren 9an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala burutu zuten milaka herritarrek Euskal Herri osoan aldi berean egin den ariketak. Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea xedetzat izan zuen ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola bete zuten.
Araban 17.500 lagunek eman zuten izena, hauetako %63a emakumezkoa izan zela azpimarratuz.
Gasteizko Euskaraldia esperientzia dela eta dokumental bat prestatu dute. 11 baino +: Has Gasteizen euskaraz bizitzen dokumentalaren estreinua urtarrilaren 9an izango da Oihaneder Euskararen Etxean.
“Esparru ezberdinetako elkarrizketatuak hautatu ditugu: komunikabideak, euskaltegiak, bizilagunak… Oso marko anitza eta polita sortu dugu eta horregatik lau haizeetara zabaldu nahiko genuke egiten ari garen lan hau”, azaldu dute ekoizleek.
Hiru zita ezberdin egongo dira dokumentala ikusteko:
- Urtarrilak 9 | Oihaneder Euskararen Etxea (19:00)
- Urtarrilak 24 | Salburuako gizarte-etxea (19:00)
- Urtarrilak 31 | Zabalganako gizarte-etxea (19:00)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!