Larriki gaixorik dagoen Txus Martin operatuko dute Txagorritxun
Txu Martín preso bizkaitarra Zaballako espetxean dago giltzapetuta. 2002.urtean atxilotu zuten eta 2011n nahasmendu psikoafektiboa diagnostikatu zioten. Larriki gaixorik dagoen presoetako bat da Martin.
Hori dela eta, haren askatasuna exijitu dute behin baino gehiagotan eragile ezberdinek, tartean, 3.000 sinadura entregatuz espetxe zuzendaritzari 2012ko martxoan.
Sare herritarrak jakinarazi duenez, abenduaren 19an, asteazkenean, Gasteizen kokatuta dagoen Txagorritxu ospitalean operatuko dute Martin, goizean bertan. Sare herritarrak berak deklarazioak egingo ditu ospitaleko atean, 10:00etan.
Bestalde, Kalera Kalera dinamikak deituta, martxa egingo dute larunbatean Zaballako espetxeraino. 11:00etan jarri dute hitzordua, Subillanan, baina bertara hubiltzeko autobus bat ere eskuragarri egongo da, 10:30ean aterako dena San Anton plazatik. Autobusean izena emateko, Txapelarri tabernan (Kutxi kalea) izena eman behar da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!