Josu Santamarina (Memoria Gara): “Giza Eskubideetan guztiok dugu hitza”
Memoria Gara ekimenak eskaera egin zuen duela aste batzuk Zaramagako San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentro bilakatzeko. Apezpikuari dei egin zioten haiekin bildu eta gaiari buruz hitz egiteko, eta azkenik aste honetan heldu da honen erantzuna: ez du Memoria Garako kideekin biltzea onartu.
Larunbat honetarako deialdia egin du Memoria Gara ekimenak San Frantzisko elizara hurbildu eta bertatik presioa egiten jarraitzeko. Josu Santamarina ekimenaren parte da, eta Hizpidean izan dugu gaur larunbateko mobilizazioaren berri emateko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!