Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña Veleia): “Auzia ezkutatu egin da komunikabideetan”
Azaroaren 19an bete ziren 10 urte Lurmen enpresako kideak Iruña Veleiako aztarnategitik kanporatu zituztenetik. Dudak eta polemika nagusi izan dira ordutik, aztarnategiak aurkitutako ostraken egiazkotasun eta faltsutasunaren artean.
SOS Iruña Veleiako Juan Martin Elexpuru izan dugu gaur Hizpidean. Arazoaren jatorria argitu digu berak, eta laborategi independente batzuetan frogak egiteko eskaera ekarri du beste behin ere mahai gainera. Era berean, froga hauek egitearen kontra daudenek dauzkaten arrazoiak zein izan daitezkeen ere azaldu digu. 10 urte beranduago, argitu gabe jarraitzen du Iruña Veleiako misterioak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña Veleia): "Auzia ezkutatu egin da komunikabideetan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!