Ainhoa Astigarraga (Eskola Publikoaren A. P.): “Etorkizuneko kohesio soziala dugu jokoan”
Eusko Jaurlaritzak eskoletako segregazio mailaren inguruan argitaratutako txostenari erantzunez, Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak prentsaurrekoa eman zuen astelehenean. Horretaz hitz egiteko Ainhoa Astigarraga izan dugu Hizpidean, eta sakonago azaldu dizkigu arazoaren nondik norakoak.
Sare publikoaren eta itunpekoaren aldeko desorekak, segregazioa sahiesteko hartu beharreko neurriak eta beste hainbat kontuz hitz egin dugu Ainhoarekin. Eskoletako segregazioa konpontzea ezinbestekoa dela dio berak, “etorkizuneko kohesio soziala baitugu jokoan”.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa Astigarraga (Eskola Publikoaren A. P.): "Etorkizuneko kohesio soziala dugu jokoan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!