“Euskeraren aldeko hautuak beti izango du militantzia puntu bat”
Ostiralean Gasteizen izan zen Eusko Ikaskuntzaren XVIII. kongresuko Euskararekin lotutako atala. Bertan euskalgintzak etorkizunean hartu beharreko bide proposamen bat aurkeztu zuten, hainbat esparru ezberdinetan. Mikel Irizar izan dugu gaur Hizpidean, eta euskalgintzaren iraganaz eta etorkizuneko erronkez hitz egin digu.
2040. urterako gure ametsa zein izan daitekeen galdetu diogu Mikeli, eta egoera horretara iristeko hurrengo 20 urteetan hartu beharreko neurriak aipatu dizkigu. Ipar Euskal Herri eta Nafarroa Hegoaldearen egoeraz, testuinguru sozio-politikoaz eta jendea euskaraz hitz egitera eramango duten arrazoiez hitz egin digu.
“2040an, gazte arabar batek zergatik hitz egingo du euskaraz?”
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!