Montauk taldeak urriaren 23an aurkeztuko duen diskaren aurrerapena entzungai eta ikusgai
Urriaren 23an aurkeztuko du Montauk taldeak disko berria: zazpi kantuz osatutako disko luzea izango da, Geruzak izenekoa. Aurreratu dutenez, “Gitarra, sinte eta programazioekin osatutako geruzek lagunduko dute kantua”.
Montauk taldea 2014.urtean sortu zen Gasteizen, 2016an argitaratuz lehen diska: Bilaketan. Oraingoan, berriz, doinu ingelesagoetarako jauzia egingo dute, ambience-rock formatuan. “Kantu tradizionala oinarrian, baina konponketa berrinterpretatuekin”. Bitartean, hona hemen aurrerapen bat: Hartzak hotzez hiltzen bideoklipa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!