Nola konpondu daiteke Gasteizko Rokodromoen arazoa?
Nola konpondu Rokodromoen auzia? Galdera horri erantzuten saiatu dira gaurko gure bi tertuliakideak, Alvaro Castillo eta Arkaitz Mendiola. Udaletxearen eta Rokodromoetako langileen arteko desadostasunen jatorria bilatzen saiatu gara, eta rokodromoetako erabiltzaileek eskaladaz gozatzen jarraitu ahal izan dezaten konponbidea non egon daitekeen ikusteko aukera izan dugu, bakoitzak bere iritziarekin.
Urriaren 12a izanik, Hispanitatearen eguna ere izan dugu Hizpide gaurko tertulian. Españoltasun molde ezberdinak ikusi ditugu, eta festa honen jatorria salatu ere bai, beste herrien zapalkuntzan oinarritzen den naziotasun espainiarra agerian utzita.
Tertulia entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!