Mikel Etxebarria (ELA): “La Naval bideragarria da, babes publikoa behar du soilik”
La Naval ontziolako zuzendaritzak likidazio fasea zabaltzeko eskatu zuen joan den astean, baina oraindik inbertitzaile bila dabiltzala esan zuten. ELA sindikatuko Mikel Etxebarria izan dugu Hizpidean, eta Sestaoko ontziola bideragarria esan du, “lan-karga badauka enpresak, finantzaketa falta da”. Horregatik, eta Ezkerraldeko 2.000 lanpostu horren menpe daudela kontutan hartuta, esku-hartze publikoa eskatu du Mikelek, La Navalentzako irtenbide gisa.
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuak baztertu egin dute La Naval erreskatatzeko aukera, baina presioa egiten jarraitzen dute langileek, konponbide bat lortu dadin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Etxebarria (ELA): "La Naval bideragarria da, babes publikoa behar du soilik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!