Euskal Herriko azken erailketa matxista salatuko dute Gasteizen
Bilboko Ollerietagoiena kaleko 25. zenbakian dagoen etxebizitzan topatu du Ertzaintzak Maguette Mbeugouren gorpua, indarkeria zantzuekin.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak laster aktibatu du kasu hauetarako duen protokoloa, manifestazio antolatu du asteazken arratsalderako eta Gasteizen ostegunean 20:00etan Andra Maria Zuriaren Plazan egingo dute elkarretaratzea. Gainontzeko hiriburuetan ere elkarretaratzeak egongo dira
Gutxienez zazpi dira 2018.urtean indarkeria matxistarekin hildako emakumezkoak:
- Florentina eta Maria Jose ama-alabak (63 eta 43 urte). Apirilaren 20an emaztea eta haren ama labankadaz hil zituen gizon batek Gasteizen.
- Roxane (32 urte). Apirilaren 28an errepide bazter batean agertu zen bere hilotza, Donibane Garazin; bikotekie ohiak aitortu zuen hark harrapatu zuela istripuz, baina prokuradoreak nahita aritzea egotzi zion.
- Rejane Delattre. Maiatzaren 2an, 70 urte inguruko emazte bat agertu zen tiroz hilda Bidarten. 79 urteko senarra espetxeratu zuten, hilketa egotzita.
- Sophia Losche (28 urte). Ekainaren 21ean agertu zen bortxaz hilda, Asparreneako (Araba) gasolindegi batean. Alemaniakoa zen, eta han desagertu zen; kamioilari batek hartu zuen autostop egiten ari zela, eta hil egin zuen. Espainiako hegoaldean atxilotu zuten gizona.
- Natalia Balyuk (38 urte). Uharten. Abuztuaren 25ean senarrak larrialdietara deitu zuen, emakumeak dutxatik erorita min hartu zuela, baina haren zauriak eraso batekin bateragarrian zirela antzeman zuten. Hilaren 27an hil zen, ospitalean. Senarra atxilotu egin zuten, eta bermerik gabe espetxeratu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!