Urriaren 5etik 7ra egingo dute Aiaraldeko Gazte Asanbladen martxa
Aiaraldeko gazte asanbladen martxa egingo dute urriaren 5etik 7ra. Orozkoko, Urduñako, Amurrioko, Aretako eta Laudioko gazte asanbladek antolatu dute egitasmoa, eskualdeko gazteen arteko “saretzea, elkar ezagutza, eztabaidak, hausnarketa eta gozamena” sustatzeko.
Gazte orori irekia
Eskualdeko gazte orori luzatu diote martxan parte hartzeko gonbita. “Inguruko gazteek bizi dituzten borroka, ezinegonak eta ametsak kezka eta nahiak ezagutu eta norberarenak konpartitu nahi ditugu”, azaldu dute ekimena aurkezteko eginiko agerraldian.
Hiru eguneko egitaraua
Orozko, Areta eta Laudiotik igaroko da martxa. Egitarau oparoa prestatu dute gazte asanbladek. Eskualdeko talde feministen hitzaldia, belaunaldi zaharren mahai-ingurua, kontzertua, herri bazkariak eta beste hainbat ekintza egongo dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!