Alternatibak bilatu nahian, ‘Truke Azoka’ jarriko dute martxan Errotan
Ba al zenekien Errotako auzoan Truke Azoka bat dagoela? Baina, zer da truke azoka bat? Truke azoka, antolatzaileen esanetan, “alternatiba bat da, elkar-trukean oinarritzen dena. Hau da, egoera onean dagoen edozein material (arropa, diskak, liburuak, jostailuak, etab…) ekarri eta aldatzeko aukera ematen duena”.
Gaur egun kontsumitzen duguna, behar duguna baino gehiago delakoan daude, beraz, “kontsumismo basatia bultzatzen dugu”. “Basakeri honen parte izan nahi ez dugulako”, alternatiba hau aurrera eramatera gonbidatu dute herritargoa, “zuk ere sistema kapitalista honen kontra zerbait esan behar duzulakoan gaudelako”.
“Autogestioa da bizitzak erdigunean jarri eta prekarietate kronikoa gainditzeko tresna”, azokaren antolatzaileen ustetan. “Multinazionalez inguratzen gaituzte prekarietate eta kontsumismora bidaliz”, salatu dute.
Hori dela eta, auzoko gazteek urriaren lehenengo larunbatean irekiko den Truke Azokan parte hartzeko deia luzatu diete auzokideei eta Gasteizko bizilagunei orokorrean: 12:00etatik 14:00ak arte egongo dira azokarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!