Zigor Olabarria (Lurralde askea): “Hainbat krisi pairatu ondoren, herrigintza birpentsatzeko unea heldu da”
Iraultza txikien akanpada egingo dute irailaren 21, 22 eta 23an Gipuzkoako Zubietan. Lurralde askea kolektiboak antolatutako jardunaldietan, herri mugimenduko kideen arteko konplizitateak eraikitzea, alternatibak praktikan jartzea, hausnartu eta konspiratzea eta gozatzea izango dute helburu, tokian tokiko borrokak eta moldeak partekatzen dituzten bitartean. Lurralde askeko Zigor Olabarriak ARABA HIZPIDEn azaldu duenez, azken urteotan krisi asko pairatu izan ditugu, eta horrek kolokan utzi du orain arteko militantzia eraldatzailearen kontzeptua. Hori ere birpentsatzeko unea heldu da, beraz.
-
Hizpidea: Zigor Olabarria (Lurralde askea): "Hainbat krisi pairatu ondoren, herrigintza birpentsatzeko unea heldu da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!