Hala Bediko magazinek denboraldi berriari ekin diote
Datorren astelehenean hasiko dute denboraldi berria Suelta la Olla goizetako gaztelaniazko magazinak eta Araba Hizpide euskarazkoak. Kantoia arratsaldetako euskarazko magazin lokala, aldiz, urriaren 8an hasiko da Hala Bedi Baten. Zebrabidea Arrosa Sarearen magazinak irailaren 17an hasiko du ikasturtea.
Berrikuntza nagusi gisa, Araba Hizpideren hasiera ordua aurreratu egingo da: 08:30etik 10:00etara emitituko da eta, gainera, Hala Bedi Bat zein Hala Bedi Bin emango da, aldi berean.
Ordutegi aldaketa horrek, noski, aldaketak eragingo ditu saioan: lehen ordu erdia Araba eta munduko berrien errepasoa egiten emango dute eta, ondoren, elkarrizketa eta kolaborazioen tartea zabalduko da. Astean hiru aldiz tertuliatxoa egingo dute, kolaboratzaile berriak tarteko.
Gai aldetik, aurreko urteetako ildoari eutsiko diote: nazioarteko gaiak, ekonomiakoak eta aktualitate soziopolitikoari lotutakoak izango dira nagusi. Europara begira jarraituko dute, eta korrespontsal berriak izango dira Paris zein Irlandako gaiak jorratzen.
Suelta La Olla magazin beteranoan ere berrikuntzak izango dira: nazioarteko korrespontsalia aurreratu egingo da, eta astelehen eta ostiraletan emitituko dute, 12:00etan. Hala, egun horietako zientzia atala eta El Gallinero zinemari eskainitakoa 12:30era atzeratuko dira.
Saioa Bilboko 97 irratiarekin elkarlanean egiten da, eta irrati horretako beste elkarrizketa bat sartuko da ikasturte berrian. Beraz, Bizkaiko gaiak izango dituzte hizpide astearte eta ostegunetan, 12:30ean.
Korrespontsalia berriak ere izango dituzte Suelta La Ollakoek: Urkabustaiz eta Zuiako berriak eta Añanakoak ekartzeko kolaboratzaile berriak izango dituzte.
Hala Bedi irratiaz gain, 97, Uhinak, Txapa, Eztanda, Garraxi, Arraio, Zintzilik, KKinzona irratietan izango da entzungai astelehenetik aurrera.
Aurrerago ekingo diote ikasturte berriari arratsaldeetako euskarazko magazinek: Arrosa Sareak ekoizten duen Zebrabidea irailaren 17an hasiko da, eta Kantoia Arabako magazinak urriaren 8an hasiko du 2018-2019 ikasturtea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!