Haurren aurkako sexu-abusuak salatzeko manifestazioa egingo dute datorren igandean, Algortan
Haurren sexu-abusuak ikusarazi eta horien inguruan dagoen inpunitatea salatzeko, manifestazioa deitu dute datorren iganderako, hilak 24, Algortako Telletxetik abiatuta. Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez lelopean egingo dute manifestazioa, eguerdiko 13:00etan, Euskal Herriko hainbat eragilek babestuta.
Patricia Ruiz haurren sexu-abusuen aurkako plataformako kideak adierazi duenez, haurren aurkako sexu-abusuak ingurune hurbilean gertatu ohi dira, haurrak erreferente gisa dituen gizonezkoen aldetik. Oro har, abusuak gertatu eta zenbait urtera jakin ohi dira, oso gutxitan gertatzen baita abusuak ematen ari diren momentuan bertan salatzea. Gainera, ez da kontuan hartzen adin txikikoaren hitza, eta amak kriminalizatu egiten direla ere salatu du Ruizek. Epaile eta forentseek gaiari dagokion prestakuntza egokia ere aldarrikatuko du plataformak.
-
Hizpidea: Haurren aurkako sexu-abusuak salatzeko manifestazioa egingo dute datorren igandean, Algortan??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!