Gasteizko garbiketa langileen greba, ekainaren 20tik 26ra
Ekainaren 1ean erabaki zuten langileek grebara joatea eta azken orduko mugimendurik egon ezean, grebari ekingo diote langileek, Azkena Rock edo Judimendiko jaietako testuinguruan.
Azken orduko mugimendurik egon ezean, FCC+GMSM-ko langileek greba egingo dute ekainaren 20tik 26ra, sindikatuek eta enpresa komiteak deituta. Asteak daramatzate egunero mobilizatzen eta greba Azkena Rock edo Judimendiko jaietako kontestuan egingo dute.
%56ak babestu zuen greba eta egunotan egoera kopondu ezean, irailean greba mugagabea hasi dezakete langileek. Modu honetan, langileen asanbladak enpresa komitearen proposamena babestu zuen.
Salatu dutenez, enpresak “txantai” moduan erabili nahi ditu langileak Udalaren eta FCCren arteko negoziazioan, hurrengo udal hauteskundeetarako urtebeteren faltan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!