Gasteizko Txosnak, konfirmatutako lehen taldeak
Bi hilabete pasatxo falta dira Gasteizko Jaiak hasteko. Aurten, egutegia aitzaki, txosnak abuztuaren 3an (ostiralean) ireki eta 9an (ostegunean) itxiko dira. Beraz, zazpi gau aurretik, hamaika kolektiboren lanari esker. Konfirmatutako taldeak 12 dira dagoeneko. Tartean daude Libe, Miss Bolivia, IRA rap, Doctor Deseo…
Hala Bedik ere txosna jarriko du aurtengo jaietan. Eta, urteurrena aitzaki, Hala Bedi bera abuztuaren 6rako zeozer berezia prestatzen ari dela aurreratu dezakegu. Horretaz gain, ez ahaztu ekainaren 21etik 23ra ere Judimendiko txosnagunean egongo garela.
Datozen egunetan, kontzertu gehiago iragarriko dituzte txosnek euren sare sozialetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!