Hala Bedik utopia bat espazioan irudikatu zuenekoa
Hala Bedik 35 urte betetzen dituen honetan, Gala Bedi baliatu dute herri mugimenduko esprezio ezberdinak ikusarazteko eta eragile zein norbanakoen topagune izateko. Aiaraldeko Ekintzen Faktoriak jaso du Utopia saria, Gazte Emantzipaziorako Sareak Herria Bizirik saria, Arabako proiektu komunikatiboa posible geiten duten halabelarriek HalaBeditarrak saria eta Gasteizko Udaltzaingoak eta Delinkuentzia Kanporak Hala Mierda saria.
Argazkiak: Hala Klik
Utopia bat espazioan. Hori da Hala Bedik bere 35.urteurrena ospatzeko erabili duen leloa. Utopia bat da Hala Bedi? Utopia bat eraikitzen gaude? Utopia bat da Araba herri mugimendua? Utopia batean bizi gara?
Urteurrena aitzaki, gala bat egitea erabaki zuen proiektu komunikatiboak ikasturte hasieran, herri mugimendua zoriontzeko, honen guztiaren beste topagune bat izateko eta guztion buruak zoriontzeko. Izan ere, Hala Bedik 35 urte betetzen baditu, ez da honek bakarrik egin duen lanagatik; Arabako adierazpen, kolore, proiektu eta erronka propioek egin dute posible Hala Bedi. Eta hala egiten jarraituko dute. Noiz arte? Utopia.
-
Halabelarriak, egunerokoaren ezinbestekoak | HalaBeditarrak
Banatutako lau sarietatik, lehena “etxean” geratzea zen asmoa, Hala Bediko egunerokoa posible egiten dutenak zoriontzeko. Halabelarri ezberdinek hartu dute hitza, haientzako izan baita saria, Halabelarri guztientzako: Mugimendu Feministako kide batek, pentsiodun batek, gaztetxero batek eta komunitatera batu den azken Halabelarriak jaso dute saria, guztien izenean. Alai Bediko umeek eman diete saria hauei, “umeek agintzen dutelako”.
-
GES, okupaziotik haratago | Herria Bizirik
Gazte Emantzipaziorako Sareak, Bertxoko irratsaioaren eskutik jaso du saria, umorea baliatuz horretarako. Urteko kolektiboetako bat baloratu nahi izan da sari honekin, okupaziotik haratago joateagatik eta espekulazioa salatzeagatik.
“Sari hau herri mugimendu guztiarentzako da”, adierazi dute. Ironia ere baliatuz, bloke bat “zozketatu” dute eta galaren kontestua aprobetxatu dute euren abokatuari eskerrak emateko hark ere hitza hartuz. “Okupatzen duen herria ez da inoiz hilko” leloarekin amaitu dute.
-
Ekintzen Faktoria, posible delako | Utopia
Proiektu konkretu bat zoriontzeko saria Aiaraldeko Ekintzen Faktoriak jaso du, azken hilabetean martxan jarri duten proiektu kooperatiboa saritzeko: hedabidetik, komunitate proiektu kooperatibo integral batera egin dute salto, euskara oinarri hartuta. Irratiko Kakatzarra antzerki-irratsaioak eman die saria.
Ekintzen Faktoriako kideek saria jasotzerakoan adierazi dutenez, harriduraz hartu dute saria baina “gure utopia euskararen herria da eta euskaren Aiaraldea bilatu nahi dugu”. Bideoa hemen.
- Udaltzaingoa eta Delinkuentzia Kanpora, gurekin ez kontatu | Hala Mierda
Galaren azken txanpan, Gasteizko Udaltzaingoak eta Delinkuentzia Kanpora mugimenduak eraman zuten ohorezko Hala Mierda Saria, beste sarietako bat ere merezi ez duten horiei eskeinia. Ziakhus rapero gazteak eszenatokira igo baino lehen, bideo honen bitartez banatu da saria. Bideoa amaitzerakoan, publikoak komuneko papera bota du espontaneoki pantailara:
Ezin ahaztu, gala bera, proiektua osoa bezala, HalaBelarri guztiek egiten dutela posible. Hala Bedi indartzeko, herri mugimendua bultzatzeko eta lanean jarraitzeko, zure konplizitatea behar dugu: halabedi.eus/halabelarriak.
Argazki galeria | Hala Klik
*Datozen orduetan galako argazki galeria guztia igoko dugu
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!