Gasteiz Zero Zabor: “FCCk zerbitzua utzita, zabor-bilketan hobekuntzak egiteko aukera zabaltzen da”
FCCk Gasteizko hondakinen kudeaketa uzteko asmoa adierazi ondoren, Gasteiz Zero Zabor taldearen iritzia jaso nahi izan dugu ARABA HIZPIDEn. Iosu Aranbarrik adierazi duenez, Udalak azpi-kontratazioa egiteko baldintzen plegua egin behar du orain, eta horrek aukera berriak ematen ditu zabor bilketan hobekuntzak txertatzeko. Hobekuntza horien artean, Europatik datorren zuzentaraua betetzera bideratutako neurriak leudeke, adibidez: 2020rako biltzen den zaborraren % 50 birziklatu behar da, horren arabera. Ereduak ez dira falta, Aranbarriren iritziz: Nafarroan onartu den plana erreferentzia bat izan daiteke Arabako hondakinen kudeaketarako.
-
Hizpidea: Gasteiz Zero Zabor: "FCCk zerbitzua utzita, zabor-bilketan hobekuntzak egiteko aukera zabaltzen da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!