Xabier Reyren heriotza salatzeko elkarretaratzeak agiten ari dira Araban
Kalera Kalerak deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen, Amurrion, Laudion, Kanpezun… Xabier Rey nafarrak 10 urte zeramatzan preso eta Puertoko espetxean topatu zuten hilda.
Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hilik agertu da bere ziegan, Puerto III espetxean, Andaluzian, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iruñean jaioa da Rey, 2008an atxilotu zuten eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Torturak salatu zituen eta une askotan isolamenduan egon da nafarra.
Presoen senide eta lagunen elkarteak salatu du Puerto III espetxean zegoela Rey, etxetik 1.050 kilometrora. “Horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak”, gaineratu dute.
Etxerat elkarteak “babes osoa eta elkartasuna» helarazi die Reyren senide eta gertukoei, eta aukera baliatu dute “sakabanaketa zein euskal presoen aurka ezarritako gainerako salbuespen neurri krudelak” bertan behera gera daitezen exijitzeko. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinek ere babesa adierazi nahi izan diote familiari.
Kalera Kalera dinamikak deitutako elkarretaratzeak bildu ditugu:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!