Espainiako Poliziak Joaquin Reyes Puigdemontekin konfunditu ostean, Aramaion herri harresia antolatzen hasi dira, Manex Agirreren atxiloketa ekiditeko
Ez, ez da broma. Espainiako Polizia Joaquin Reyes aktorearengana hurbildu da, hau atxilotzeko asmoarekin. Izan ere, bizilagun batek abisatu du polizia, eta behin bertara hurbilduta, aktorea zela egiaztatu dute.
Albiste honen ostean, ez ohiko asanblada egin dute Aramaion. 200 lagun bildu dira herriko bertsolari kuttunetarikoa babesteko (Beno, horretaz gain euskara teknikaria da Agirre).
Momentuz ez dute neurri zorrotzik hartuko. Polizia agertuz gero, herritar batzuek Pugidemonten kareta jarriko dute, Manex Agirrerena besteek. Zaila izango dute poliziek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!