Ruben Garate sakabanaketaren biktima gisa aitortu dute Otxandion
18 urte bete dira 2000.urteko otsailaren 12an Ruben Garate otxandioarra dispertsioaren ondorioz hil zenetik. Egun horretan, Jose Antonio Hernandez presoa bisitatzera zihoan Garate, Alcala Mecora.
Larunbatean, otsailaren 17an Garate otxandioarra gogoratu zuten. Lagun eta ezagunek Motxotegi mendira irteera bat egin eta eguerdian ekitaldia burutu zuten herriko plazan.
Ekitaldian bertan, plaka bat jarri zuten haren oroimenez. Izan ere, orain dela lau urte, Otxandioko Udalak Ruben Garate gogoratzeko mozio bat onartu zuen. Bertan, Garate hil zenetik, “sakabanaketa politikaren ondorioz hainbat euskal herritarrek bizitza galdu dutela” salatu zuten. “Kartzela politika bidegabe honen ondorioz bizitza galdu, zauritu edota edonolako sufrimendua pairatu duten guztiekin bat egiten dugu”.
25 urte zituen Otxandioko bizilagunak eta bueltako bidaian izan zen ezbeharra, dispertsioak eragindako hildakoen zerrendara beste bat gehituz. 18 urte bete dira 2000.urteko otsailaren 12an Ruben Garate otxandioarra dispertsioaren ondorioz hil zenetik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!