Herri-kontsultako galdera adosteko bilera irekiak egingo dituzte Aiaraldean
Bi fasetan banatu dute prozesua. Herrietan bilerak egingo dituzte gero, eta eskualdeko asanblada ondoren.
Aiaraldea.eus bidez
Aiaraldea Bat ekimeneko kideek lanean jarraitzen dute maiatzak 6ko herri-kontsulta aurrera ateratzeko. Egun horretan herritarrei luzatuko zaien galdera adostea da emango duten hurrengo pausoa.
Bi fasetan banatu dute pauso hori. Herrietan batzarrak egingo dituzte lehenbizi. Amurrion hilaren 26an egingo dute, 18:30ean. Laudion otsailaren 10ean egingo dute, 10:00etan. Aiaran ere egun horretan egingo dute, 19:00etan. Herrietako kultura etxeetan egingo dira bilera guztiak Aiarakoa salbu, hau Arespalditzako areto nagusian egingo baita.
Eskualdeko bilera
“Behar adina informazio eta orientabide zehatzak” emango dizkiete topaketa horietara bertaratzen direnei, Aiaraldea Bat ekimeneko kideek azaldu dutenez. Behin hori eginda zehaztuko da galdera, bigarren fasean. Herri guztietako parte hartzaileak bilduko dira horretarako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!