Ostirala da, fadafakas! | 0. atala
HalaBeditarrok kazetaritza objektibo, neutral, zibiko-hiritar, egiazko eta moderatuarekin dugun konpromisoa zentzuz eta erantzukizunez hartzen dugu. Horregatik, aldebikotasunari itxaron gabe, euskal herritarrek behar duten zentroko zentzu komuna bultzatuko duen eta ideologizazioari eta erradikalismoari oztopoak jarriko dizkion telebista albistegi berria aurkezten dugu: Ostirala da, fadafakas!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!