Victor Cruz (GED-Gasteiz): “2018ko herri-galdeketari begira, 300 gasteiztar behar ditugu lan ezberdinetarako”
Gasteizko Gure Esku Dago plataformako Victor Cruzekin hitz egin dugu, abian dituzten proiektuen inguruan. Kataluniako herriarekiko elkartasun-mobilizazioez gain, 2018an herri-galdeketa egiteko asmoa dute, eta 300 gasteiztar behar dituzte lan ezberdinetarako. Cruzek adierazi digunez, lan ezberdinak izango dira, eta bakoitzak erabaki dezate zein zereginetan egongo den gusturago. Datorren asteartean, urriak 9, asanblea deitu dute Aldabe gizarte etxean, arratsaldeko 19:00etan.
-
Hizpidea: Victor Cruz (GED-Gasteiz): "2018ko herri-galdeketari begira, 300 gasteiztar behar ditugu lan ezberdinetarako"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!