Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako VIII. Gazte Eguna, parekidetasuna eta parte hartzea oinarri hartuz
Aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira.
Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako Gazte Asanbladak antolatu duen VIII. Gazte Eguna. Antolakuntzatik adierazi dutenez, aurtengo aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira. “Parte hartzea eta parekidetasuna oinarri dituen egun herrikoia” izatea nahi dute uztailaren 15eko larunbata; aldi berean, aldarrikapenak eta jaia uztartu nahi dituzte, “gazte belaunaldi desberdinen arteko ezagutza eta elkar eragina bultzatzen dituena”.
Egunaren antolatzaile nagusia, esan bezala, Zuiako Gazte Asanblada da baina bertako eragile ezberdinen laguntza izango dute, besteak beste, Zeteme neska taldearena. Aurten, hirugarrenez ospatuko dute sukaldaritza txapelketa ez lehiakorra -saririk gabe-, aurtengo osagai nagusia kuiatxoa izanez. Aukeraketa hau ez da kasualitatea: “Kuiatxoa aukeratu dugu herriko produktuak eta sasoikoak erabili nahi ditugulako”.
Egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte goizean goiz hasita (egitaraua beherago ikusgai). Parte hartzean jarri dute garrantzia gazteek; izan ere, haiek sukaldatuko dute bazkari guztia, ekitaldian sorpresak espero dituzte … Gauean zehar ere parrandarako aukera egongo da, 22:00etatik aurrera hasiko diren kontzertuekin, tartean, Gorka Suaia, Gatom, Komando Klitorix eta Wood Strings.
Egitaraua osorik:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!