Elkartasun Jaialdia egingo dute larunbatean, Martinez eta Ereñoren epaiketaren gastuei aurre egiteko
Herri bazkaria egingo dute Basalarrinan, eta kontzertuak Gaztetxean.
Aiaraldea.eus bidez
Elkartasun Eguna egingo dute larunbatean Laudion, Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazteek Entzutegi Nazionalean izandako epaiketaren gastuei aurre egiteko. Absolbitu egin zituzten bi gazteak, baina hainbat gastu euren gain hartu behar izan dituzte: prokuradoreak, Madrilera bidaia…
Hori dela eta antolatu dute eguna. 15:00etan herri bazkaria egongo da Basalarrina Euskal Topagunean (Keska, Bazter eta Ilargi tabernetan lortu daitezke tiketak). Igor Arzuaga musikariaren emanaldia egongo da gero. Gauean, aldiz, Astarte, Donadies, Ezberdin Jacks eta Aiaraldeko Soinu Sistema taldeek joko dute Gaztetxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!