Txago eta Judimendiko jaietan kale irratsaio bereziak egingo ditu Hala Bedi irratiak
Uda badator, eta Hala Bedi kalera doa. Ekainean zehar, bi kale irratsaio egingo ditu Hala Bedi irratiak: ekainaren 10ean, larunbata, Txagoko Jaietatik (Gazalbideko parkingean), eta ekainaren 24an, larunbata, Judimendiko Jaietatik (Sefarad Plazan) zuzen-zuzenean. 14.00etatik aurrera hasiko dira irratsaio berezi hauek, eta auzo bakoitzeko jaietako antolatzaileen zein bertako herri mugimenduen lana izango dute hizpide, elkarlan zuzenari esker. Hala Bedi Bat-en (107.4FM) zein Hala Bedi Bi-n (88.8FM) entzun ahal izango dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!