Gasteizko Udaleko langileek itxialdia hasi dute, akordio berri bat lortzeko
Burututako asanbladetan adostu dutenez, akordio berri bat lortzeko helburuarekin, itxialdia hasi dute Gasteizko Udaleko langileek; ekainaren 30era arte luzatuko da itxialdia. ELA eta LAB sindikatuek ere deialdi hauekin bat egin dute, eta sindikatu hauetako kideak diren Asier Urruela eta Ruben Egia kideekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.
Bi orduko etenaldiak egingo dituzte ekainaren 30ean, greba kontestuan sartuz. Presio honekin, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen bitartekaritza bilatu nahi dute, “Gasteizko Udaleko ardurandun nagusia den heinean”.
Itxialdi formatu honek, akanpada itxura izango du ekainaren 5etik aurrera: 15 lagun inguru inguru egongo dira itxialdian, txandakatuz. Bitartean, gainera, asanbladak edo manifestazioak burutuko dituzte hilabete guztian zehar.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!