Unai Viana: “Gizartean, gazteok euskarazko kultura ekoizteko ditugun baliabideak oso mugatuak dira”
“Arabarra, gaztea, euskaltzalea … bai, eta zer?” zioen bideo batekin iragarri zituzten topaketak. Larunbatean, arabarrak, euskararen alde egiten dutenak eta gazteak direla aldarrikatzeko, Arabako gazte euskaltzaleen topaketak egingo dituzte Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxea eta Gaztetxea baliatuz horretarako. Unai Viana larunbateko topaketen antolatzaileetako bat da eta eguneko nondik norakoak azaldu ditu ARABA HIZPIDEn.
Aurkezpenak, esperientziak elkartrukatzeko unea eta bertso saioa izango dira goizeko elementu nagusiak. Arratsaldean, aldiz, Gaztetxean bazkaldu ostean, kontzertuak egongo dira gaueko ordu txikiak arte Muinoko Etxean.
-
Hizpidea: Unai Viana: "Gizartean, gazteok euskarazko kultura ekoizteko ditugun baliabideak oso mugatuak dira"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!