Aitor Corres (Salhaketa): “Kartzelan, urtean, 230 pertsona hiltzen dira urtean; Serranoren kasua ez da kasualitatea”
Jose Angel Serrano Benitez presoaren gorpua Zaragozako gorputegian daukate, joan den hiruhilabetean. Gainera, Salhaketak jakinarazi duenez, “berme autopsia oso baten esperoan”, Zaragozan daukate Serrano Benitezen gorpua, urriaren 14an hil zenetik. Bakartuta eduki dute hemezortzi urtean eta horrek ere, ziur asko, eragin zuzena izan du gertakeri lazgarrietan. Gaia askoz gehiago kontrolatzen du Salhaketak eta elkarteko kidea den Aitor Corres izan da ARABA HIZPIDE magazinean.
Familiak legea betetzeko eskatu du hasieratik, Corresen esanetan, gardentasuna bermatuz. Autopsia espetxeko medikuen egiten dutenez eta “historiak erakusten duenez gauzak argi azaltzen ez direla”, konfiantzazko medikuaren autopsia eskatu dute. Salhaketatik ere kontu korronte bat ireki dute, froga perizialak aurrera eraman ahal izateko: ES66 2095 3150 2310 9280 7584.
-
Hizpidea: Aitor Corres (Salhaketa): "Kartzelan, urtean, 230 pertsona hiltzen dira urtean; Serranoren kasua ez da kasualitatea"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!