Aiala Zaldibar (Bilgune Feminista): “Urteetan isilpean egindako lanaren ondorioa da mugimendu feministaren gorakada”
Hamabost urte bete ditu Bilgune Feministak, eta orain arte egindako ibilbideari begiratu eta aurrera begirako urratsak zehazteko baliatuko dute 2017. urtea. Ekitaldiak eta ekimenak prestatzeaz gain, Bilgune Feministak gogoeta ugari ere egingo ditu astebete barru hasiko den urtean. Aiala Zaldibar Gasteizko Bilgune Feministako kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Besteak beste, aipatzekoak dira Bilgune Feministatik jorratuko dituzten VII. Topaketa Feministak.
Mugimendu feministaren azken urteetako gorakadaz, Bilgune Feministatik antolatu duten espetxe martxaz edota hilabetean behin Gasteizen ospatuko duten ostegun feministaz hitz egin dugu Zaldibarrekin.
*Gaiarekin lotutako albisteak:
-
Hizpidea: Aiala Zaldibar (Bilgune Feminista): "Urteetan isilpean egindako lanaren ondorioa da mugimendu feministaren gorakada"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!