Gasteizko Harresiko zortzi gazteak zigortu dituzte
Asteartean epaitu zituzten – nahiz eta gazteak epaiketara ez aurkeztu – zortzi gazteen aurkako sententzia atera da: zortziak zigortu ditu epaileak. “Desobedientzia larria” egotzi die epaileak 8 gazteen aurka: sei hilabeteko isuna, egunez 6 € (1.080€ gazte bakoitzak).
2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu zituzten Gasteizko epaitegietan, asteartean. Gazteak, iragarri bezala, ez ziren epaiketera aurkeztu (beherago bideoa ikusgai). Izan ere, haien esanetan, “ez dugu arrazoirik ikusten epaituak izateko, epaitu beharko litzatekeen bakarra Ertzainen jarrera bortitza da”. Gainera, desobedientziarako deia egin zuten asteartean bertan Gasteizko Harresitik: “2015ekoa erabaki kolektibo bat izan zen; orain ere, epaiketa kolektibo baten aurrean gaude” adierazi zuten.
Bi egun beranduago, atera da sententzia. “Desobedientzia larria” egotzi die epaileak 8 gazteei, eta zigor berdina ezarri du zortzi gazteen aurka: sei hilabeteko isuna, eguneko sei euroko kantitatearekin – 1.080 € auzipetu bakoitzeko – . Gainera, epaileak zigor ekonomikoa lehenetsi du espetxe zigorren aurrean, baina ez ordaintzekotan, hiru hilabeteko zigorra bete beharko lukete 2015eko maiatzean Gasteizko Herri Harresian parte hartzeagatik zigortutako gazteek.
*[Hala Bideo] Gazteen arrazoiak epaiketara ez aurkezteko:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!